top of page
ikertu_nahien_BU_p.png

ONGI ETORRI IKERTU NAHIEN PROIEKTURA

Landatartasunetik landatartasunarentzako, mugaz gaindiko ikerketa sare anitz eta berritzailea.

EUSKERA: Bienvenido
Ikertu Nahien Topaketak_urria (3)(1)_edited.jpg
EUSKERA: Acerca de
Ikertu Nahien Topaketak_urria (3)(1)_edited.png
EUSKERA: Acerca de
EUSKERA: Acerca de
Baztan3.jpg

PROIEKTUAREN ABIAPUNTUA

Baztango Udalak landa-inguruneari buruz gogoeta jarraitua bultzatu nahi izan du azkeneko urteetan eta hori mintegi, udako eskola eta topaketa desberdinetan gauzatu da. Abiapuntu bat eta aurrekariak izanik, landa-eremuaz eta landako gaiez gogoeta modu egituratuagoan eta
sistemikoagoan egiteko gunea sortzea izan da orain arteko lanaren segida logikoa.


Zentzu horretan, ikasketa eta ikerketarako gune finkoa sortzea izan da Baztango Ikerketa eta
Berrikuntza Zentroaren
asmoa. 2021 urte amaieratik abiatuta, Baztango Udalak, Nafarroako Gobernuaren parte hartzearekin eta babes instituzionalarekin, landa eremuarekin eta tokiko garapenarekin lotutako protagonistak eta eragile nagusiak kontuan izan eta inplikatu asmo izan
ditu Ikerketa Zentroaren egituratze prozesuan. Modu horretan, Lekarozen burutu diren hainbat Mintegiren bitartez, Baztango Ikerketa eta Berrikuntza Zentroaren egitura egonkortu da, non Lan Mahai Instituzionala, Eragile Sozialen Lan Mahaia eta Lan Mahai akademikoa eratu diren, lurraldeko hogei bat eragileren parte hartzearen bitartez.

EH litoral rural.jpg

IKERTU NAHIEN PROIEKTUA HASI DA!

Pauso bat haratago joanik, Euroeskualdeak babestutako IKERTU NAhiEN proiektua abiatu berri dugu.

IKERTU NAhiEN proiektua Baztango Udala, EHU, NUP, ESTIA eta L ́Atelier des Jours à Venir bazkide izanik, mugaz gaindiko eragile akademikoen lankidetza sare baten sorkuntza ahalbidetzea helburu duen proiektua da.

Sarearen eraikuntza prozesuan emango diren mugaz gaindiko topaketa eta ezagutza trukaketen bitartez, Euroeskualdeko landa eremuan eragin positiboa duten diziplina anitzeko irtenbideak sortuko dituzten ikerketa-proiektuak sustatuko dira. Modu horretan, Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroako eragile Akademikoen Sare bat sortu asmo da. Sare honetako ikerlariek Baztango Ikerketa eta Berrikuntza Zentroko egituran inplikatzeko aukera izango dute, Zentroaren garapen prozesuan parte aktibo izanez.

Proiektu honek, Euroeskualdeko Akademian eragin handia izatea espero da hainbat arrazoiengatik. Lehenik eta behin, Ikerketa Sarearen garapenak talde ezberdinen arteko ezagutza eta harremana bultzatzen lagunduko du.


Ikerketa taldeek erabiltzen dituzten metodologien eta lan-ildoen arteko elkarreraginak lantzea erabakigarria izango da Sareko kideen arteko lankidetza sustatu, eta egunerokoan ere, berritzaileagoak izateko. Bestetik, Euroeskualdea osatzen duten hiru lurraldeetan aurretik egin ez den zerbait planteatzen du IKERTU NAhiEN proiektuak, izan ere, ez dira batere ohikoak landa eremutik eta landa eremuarentzako ikerketa eta berrikuntza metodologia disruptiboak aplikatzen dituzten sareak.

Modu horretan, ikerketa metodologia disruptiboetatik abiatuta, landa gunearen trantsizio eko-sozialaren bidean, praktika eraldatzaileak uztartuko dira. Beraz, egitasmoak baditu elementu sinergiko bezain bereizgarriak: berritzailea eta disruptiboa, aitzindaria bezain pragmatikoa, irekia eta interdiziplinarra.

EUSKERA: Acerca de

PARTZUERGOA

Partzuergo LOGOAK.jpg
EUSKERA: Imagen
Parte hartu argazkia.jpg

EUSKAL HERRI MAILAKO 52 AKADEMIKOK PROIEKTUAN PARTE HARTZEKO INTERESA ADIERAZI DUTE!

Proiektuaren lehen zati honetan, ikerketa taldeen eta ikertzaileen saretzeko INTERES ADIERAZPENA plazaratu da.

Bertan, landa eremuko Ikerketa interdiziplinarrean lan egin nahi duten lurraldeko ikertzaileei dei egiten zaie beraien interesa plazaratzeko. 52 ikertzailek erakutsi dute interesa proiektuan parte hartzeko.

Izen emateko epea itxita dago.

EUSKERA: Texto
Ikertu NAhiEN ikasleak.png

LANDA EREMUARI BURUZKO GRADU ETA MASTER AMAIERAKO LANEN LEHIAKETA

Ikertu NAhien proiektuak landa eremuan ditugun erronka sozial, ekonomiko, ingurumeneko edo sanitarioei heldu nahi die, trantsizio ekosozialerako bidearekin uztartuz.

Horretarako landa eremuaren inguruko erronka batean oinarrituriko gradu eta master amaierako lanak saritu nahi ditu Ikertu NAhiEN proiektuak. Honatx  deialdiaren-oinarriak

EUSKERA: Horario de servicio
EUSKERA: Horario de servicio

FINANTZIAZIO ITURRIAK:

Finantziazio logoak.jpg
EUSKERA: Horario de servicio
bottom of page